Aritzatxu Paradise

Aritzatxu Paradise

lunes, 11 de marzo de 2013

Aritzatxu magikue


Gaur egungo pertsonak noperan errutiñen barruen bizi gara, geure biarratan eta enbiduzen gauzetan zentrata konturetu barik gure inguruen dauzen gauze simple eta magiko guztidxetan.

Martxoko lelengo aste honetan, egualdi onak dizela eta, gogukaz ibilnai mundu honetan aprezidxo gehidxen dakotzaten lekora juteko, Aritzatxure. Baie Bilbon daruten ikaslien bizidxe dala eta ez dot okin aukerarik eta unibersitateko patidxuen nauela desesperata ibilnai , kankamuek atrapaten, kartzela horretatik urten gurien.

Barikue heldu da eta klase batzukaz okindxoten karanboligaz, pira gitxi batzuk eindxe egun librie hartundot, geidxen bat Aritzatxure etorteko esperantziegaz. Eguraldidxen amenaziegaz ez da egon argi bertora etorteko egune izango bazan, baie azkanien kilin-kolan dauela, etortie erabaki dot alde batetik arrokeridxegaitzik (Martxuen bañe naiela esan ahal izateko) eta beste alde batetik estresagaz betetako egunerokotasun honetatik urteteko.

Liburutegidxen ikasten egonda gero, burue hartungoten bañuen dakotela, hondartzara helduteko aldatz guztidxek idxen eta baja dotez paraisuen amaitzuteko. Jakin dot politze izan dala baie hainbeste denbora egonda gero jun barik ondiño politzaue eindazt. Aldatza bajatu eta bertan nor topakot ba? Aritzatxuko erregie!! Bardintzona negu zein ude izatie, euri zein eguzkidxe egotie berton egongo dalakon beran bañotxue hartzien. 



Allega beste, neure objetibo printzipala bete dot, martxuen bañetie, pentsa barik uretara sartun, uger apur bat egin ta urtetie. Antza 13 gradure egonda ure, dan epokarako nahiko bero, baie halan da guzti askontzako hotz, niretzako fresko :) . Holako tenperaturigaz barri barri urtetenzu uretatik, atakontu jaingoikue zarala, ta gero eguzkidxek jota ensegida baten sikatuten zara lasaitazunez betetako anbiente goxo baten. Gero harri ganien tunbeta itsosuri begire olatuen zaratie testigo dala konturetuten zara ze zorionekue zaran holako Nirvana baten egoteko aukerie izatigaitzik hau bai bizidxe !!


Hori arrazoi nahikue ez badan, gizon honegaz berba eindxe, beran anekdotak entzun da gero eta beran admiraziñuen arpidxe ikusitze, konturatuten zara zelako leko berezidxen zauzen. Ganera ritmuek, nerbidxuek eta estresa protagonistek dizen leku batetik etorritze gero, ondiño geidxau baloratenzuz leku honek emotentzuzen gauze guztidxek.

Gaurko egunien askorik ez doten ikasko, baie momentu batez zoriontasune laztanduten ibilnai nire arazo guztidxek atzien itzitze ta bizidxegaz gozatuten.



Nire blogari buruz esanbidot entrada bakotza irakurlieri zuzendute dauelez geidxenak erderaz eindotezela pertsona geidxauk ulertuteko aukerie okitzeko. Baie euskeraz baten bat idazteko gogukaz ibilnai eta holako gai bat topa dotenien lanien ipini nai neure hizkuntzan, ez Euskara batua, Bermiotarra baizik, askoz be salero geidxau dakon hizkuntzie, idazteko eran inbentada huts edana, baie uste dotena entretenigarridxe izango dala bertoko irakurlientzako.